Dakizuenez, atzo, Barça-k irabazi zuen "Copa del Rey". Pena eman zigun Athletic ez irabaztea, batez ere, Athletic zaleengatik. Beti haien alde egon direlako nahiz eta irabazi ez. Atzo ikusi zen hori Bilboko San Mames-en, Arenalen, herri askotan eta Valentzian, "ciudad del Athletic" izeneko karpa handi horretan eta, noski, Mestallako zelaian. Partidua ikusten geuden bitartean konturatu ginen bakarrik Athletic zaleen oihuak entzuten zirela. Aldiz, Barcelonako irudiak telebistan ateratzen zirenean, ikusten zen jende guztia haien etxeetan edo tabernetan zegoela eta ez zuten haien taldea, Athletic zaleek egiten zuten bezala defendatzen. San Mames bete-beterik egon zen. Bizkaiko leku guztietako pertsonak Athletic-en alde geunden eta, beraz, oso giro ona nabaritu zen.
HONA HEMEN BI TALDEEK SARTUTAKO GOLEN BIDEO BAT:
Onartu behar da Barçak oso ondo jokatu zuela eta oso jokalari onak dituela. Athletic-ek irabazteko aukera izan zuen baina, hala ere, oraindik UEFA irabaz dezakegu!!!(ETA IRABAZIKO DUGU)
AUPA ATHLETIC!!!!!!!!!!!! AUPA MUTILAK!!! nahiz eta irabazi ez guk beti zuekin
klasea
Hace 13 años
hori bai zorte txarra , urrengoan izango da 25 urte pasa ondoren
ResponderEliminar25 urtez bai, baina gutxienez, finalera heldu da, ez valentzia bezala, eta athleticeko afizioa bezalakorik ez!!!!
ResponderEliminarbehar ba da urrengo kopa ez digu ikuziko berriz heltzeko haimbeste urte pasa behar ba dira.
ResponderEliminarAgian bai, baina ea denak kanterakoak izango balira ea zer egingo zuten...EZER EZ!!!!!!!!!
ResponderEliminar