miércoles, 3 de junio de 2009

Gripe A

Madrileko Locomotora haur eskolan (Fuencarralen) ikasle batek, Estatu Batuetatik etorri zenean, Gripe A edo "Gripe Porcina" ekarri zuen eta eskolako ikasle batzuk infektatu ditu. Zorionez gaixotasun honi aurre egiteko antidotoak daude eta ikasle hauen egoera ez da oso larria. Orain cuarentenan daude eta Madrilgo Komunitateak haurrak eskolara ez eramatea gomendatu zien gurasoei, ikasle gehiagori gripea ez eransteko.

viernes, 29 de mayo de 2009

Lurrikara Hondurasen

Atzo, maiatzaren 28ko egunsentiko 2:26 ordutan, Ritchen eskalan 7,1 graduko lurrikara bat gertatu zen Hondurasen. Seimo honen ondorioak 5 hildako, 50 zauritu eta azpiegituretan eta etxebizitzetan hondamendi oso larriak egon ziren. Elektrizitaterik gabe eta komunikaziorik gabe dago hango biztanleria.
Dakizuenez, Telecinco-ko "Supervivientes" telesaioa, Hondurasen grabatzen da. Hori dela eta, larrialdirik egon ez dadin, arriskurik gabeko gune batera eraman dituzte parte hartzaileei.



Momentu horretan gertatu zena ikusi nahi baduzue egin click hemen.

miércoles, 20 de mayo de 2009

Podcast Player

"Postcast Player" zerbitzua erabili nahi duzuenoi, jakinarazi nahi dizuegu, lau irratsaio daudela batera. Honako hauek dira:
1. mas-que-palabras (gaztelaniaz)
2. graffiti (gaztelaniaz)
3. aperitifa (euskaraz)
4. hitza-jolas (euskaraz)

Espero dugu gustokoa izatea.

viernes, 15 de mayo de 2009

jueves, 14 de mayo de 2009

AUPA ATHLETIC!!!!!!!!!!!!

Dakizuenez, atzo, Barça-k irabazi zuen "Copa del Rey". Pena eman zigun Athletic ez irabaztea, batez ere, Athletic zaleengatik. Beti haien alde egon direlako nahiz eta irabazi ez. Atzo ikusi zen hori Bilboko San Mames-en, Arenalen, herri askotan eta Valentzian, "ciudad del Athletic" izeneko karpa handi horretan eta, noski, Mestallako zelaian. Partidua ikusten geuden bitartean konturatu ginen bakarrik Athletic zaleen oihuak entzuten zirela. Aldiz, Barcelonako irudiak telebistan ateratzen zirenean, ikusten zen jende guztia haien etxeetan edo tabernetan zegoela eta ez zuten haien taldea, Athletic zaleek egiten zuten bezala defendatzen. San Mames bete-beterik egon zen. Bizkaiko leku guztietako pertsonak Athletic-en alde geunden eta, beraz, oso giro ona nabaritu zen.
HONA HEMEN BI TALDEEK SARTUTAKO GOLEN BIDEO BAT:

Onartu behar da Barçak oso ondo jokatu zuela eta oso jokalari onak dituela. Athletic-ek irabazteko aukera izan zuen baina, hala ere, oraindik UEFA irabaz dezakegu!!!(ETA IRABAZIKO DUGU)
AUPA ATHLETIC!!!!!!!!!!!! AUPA MUTILAK!!! nahiz eta irabazi ez guk beti zuekin

miércoles, 13 de mayo de 2009

ATHLEEEEEEETIC.........IEUP!!!!!!!!

Gaur, maiatzak 13, Athletic-ek "Copa del Rey"-ren finala aurrez-aurre Barçaren kontra Mestallan(Valentzia). Aste honen hasieratik nabaritzen da jai giroa. Milaka pertsona aterako dira San Mamesera eta Valentziara partidua ikusteko asmoz. Hala ere, bi zelai hauetan guztiontzako lekurik ez dagoenez, hainbat herritan pantaila handiak egongo dira eta han ere jende asko pilatuko da.
Gazte askok "parrandan" joango dira gau honetan, baina...zer gertatzen da klaseekin? Bihar, nor joango da klasera? Barça-k irabazten badu, bilbotarrak jaia egingo dute, Athletic-ek irabazten badu are gehiago.
Gaur jende ugari haien lantokietara eta ikastetxeetara zuri-gorriz jantsita joan dira. Zoratu egin gara?

jueves, 7 de mayo de 2009

Asteazken gaueko Operacion Triunfoko saioaren zati baten bideoa duzue hemen.

"Operacion triunfo"n abeslari izateko prestakuntza eskaintzen diete hainbat pertsonei, baina musikan ezagutza izatea eskatzen dute. Hori dela eta, ez zaigu batere gustatu Elias akademian gelditzea eta Pua eta Patty kalera joatea. Haiek biak musikan murgilduta zeuden eta Elias, aldiz ez dauka prestakuntza handirik. Dena den, guztiok aukera izan behar dugu akademian sartzeko. Gainera guztiek "casting"a pasatu dute, Eliasek barne. Elias akademian gelditzen bada parte hartzaileei "vidilla" emango die eta hori programako zuzendariari komeni zaio audientzia igotzeko.

Gaurko programazioa

Jakin nahi duzue telebistako programazioa???
Egin click hemen.

miércoles, 6 de mayo de 2009

Aurkezpena

KAIXO!!!
Gu Leire eta Sarai gara. Gure blogean idazteko gaia telebista da eta hauxe aukeratu dugu pertsona asko eta asko telebistaren aurrean ematen dutelako egun osoa.
Telebista informazioa jasotzeko modu bat da, baina baita ere ondo pasatzeko eta batzutan ikasteko era bat da. Dena dela, kontsumismoa bultzatu egiten du milaka iragarkiekin. Telebistan gehien ikusten ditugun saioak "telebasura" izeneko programak dira, ez dutenak ezer baliagarririk ekartzen bizitzarako.
Hori guztiari buruz idatziko dugu hemen.
Espero dugu zuen gustokoa izatea!